1.Zbk - ASPARRENA
2005Ko Urtarrila-Otsaila
Atala: 1. Datu orokorrak
Egilea: Jesús Mari Gómez de Segura
Itzultzailea: Abetto Oribe
KOKAPENA
Araba bere geografian zehar kokaturik dauden zenbait herri txiki-segidaz osaturik dago. Gasteiz-Vitoria salbu, herrialdeko buru eta giza kontzentraziogunerik jendetsuena izanik, Asparrena herrialdeko zortzigarren udalerri dugu eta ekialdeko Lautadan bigarrena, Agurain-Salvatierraren atzetik.

Asparrena udalerria Arabako ekialdean kokaturik dago, Nafar Sakanarako pasabide naturalean bertan, ezkerraldean Altzania eta eskuinaldean Entzia mendilerroek osaturikoan zehatz-mehatz.
Gaur egun honako herriek osatzen dute, Albeniz, Asparrenako Ametzaga, Andoin, Araia, Arriola, Egino, Gordoa, Ibarguren, Ilarduia eta Urabain. Bere hedadura 66.012 kmkarratukoa da eta biztanle kopurua 1.581koa (2.004ko urtarrilak 1ko datan eguneratua). Udalerriko herriburua Araia dugu 1.193 biztanlez osatua.
GEOLOGIA
Asparrena ikasi egin behar dugu Araba herrialdearen osotasunean, duen ezaugarririk garrantzizkoena Kantauri eta Pirineoak mendikate eta Ebro sakonuneen artean kokatua izatea da. Ez dago Arkaiko taldeko arrokarik ezta Paleozoiko Primarioari zegozkion sistemetako rik ere. Faltan somatzen dira ere Triasiko, Liasiko eta Jurasiko sistemen ordezkapenik, Kretazikoa sistemaren presentzia herrialdeko hedadurarik zabalena delarik.
Ia iparralde erdia kretazeozko arrokez osatua da, arabar Lautada eta Urduña ibarra kuaternariozko alubioiez osatuta daude handik hemenka zenbait erupzio-harriren etenekin, horietako azaleratzerik garratzitsuena Gesaltzaren inguruetan izanik. Kretazeazko egitura honen hegoaladerantz terziariko orban bat dago arabar Errioxa osoa bertan duena Eozeno, Oligozeno eta Miozeno sistemak ordezkatuak direlarik.
Asparrenan bertan, hain zuzen ere,hiru lur mota aurki daitezke, bata laua erdialdean, eta beste biak iparralde zein hegoaldean meditsuak. Iparraldean Urkila-Altzania mendilerroan honako mendi garrantzitsuak dira, Malkorra (1. mkoa), Arriola(1.245 mkoa),Aratz (1.442 mkoa),Allarte(1.231 mkoa), Umandia(1.221 mkoa), Albeniz(1.001 mkoa), Olano(1.083 mkoa) eta Hirumugarrieta(1.116 mkoa), besteak beste. Mendi guzti hauetxen erdian kobazulo txikiak badira Leze sakonunea bezala, topa dezakegun kobazulo honek, espeleologoek ondotxo ezagutua, mendigunetik barrena zeharkatzen duelarik. Hegoaldean Entzia-Urbasa mendilerroan honako mendigailurrak aipa daitezke Ataun (1.154 mkoa), eta Legumbe (1.113 mkoa), garrantzizko kobazuloak ere topa daitezkelarik Legaire kasu.

Zonaldearekiko azalezko ikerketan begi bistan da kalizazko arroka konposaketa nagusia dela, arezko harri askorekin batera, aintzinean ondo aprobetxatzeko nahiko harrobi sortarazi izaten zirelarik.
Harrietan lagin txikiak egiten ziren egurrezko falken bidez. Honakoak busti eginez gero haunditzen ziren harriak txukun urraturik zizelkatze lanetarako ezin aproposago utziz.
Labore-lur ezinhobea da, mota guztietako zerealak, papak eta baratz-elikagaiak ekoizten direlarik.
HIDROGRAFIA
Ia Arabako herrialde osoa mediterraneo arrokoa da, iparraldean zati txiki bat izan ezik. Ur hauetxen muga Araia Aitzetako gailurretik igarotzen da.
Araian kontaezinezko iturri txiki edota iturbegi dira, kasu batzuetan bertako jendeak deituriko ur sendagarriak izaten direlarik. Hauen tartean honako hauek aipa daitezke, besteak beste, iturtxuri, zitalezko usaina izan arren gibel eta giltzurrunetako minak kentzen omen dituena. Metaliturria dugu ere, burdin meta handia duena. Gainontzeko iturburuetatik honakoak dira aipagarriak, Iturriotz, Gorriak, Kukuma eta Iturburua, Araiako uraren emalerik sendoena eta izen bereko ibaiaren iturburua, herria bera iparraldetik hegoalderantz zeharkatzen duena, ur garbi zein gardenetan kalitate handiko amuarrainen bizitoki aparta. Historian zehar Araiako industrialdeko ardatza izan da, hirin-erroten eraikuntzei esker, burdinolak eta bi argindar-zentral txikiei esker herriak izan bazuen eskaria estalia, garaikidearoaren asmakizunek bazterrean utzi arte. Horietako bat Ajuria eta Urigoitia galdategi entrepresan bertan zegoen kokatua eta bestea Intuxi auzoan, herrian bertan, 150 metroko urjauzi ikaragarria aprobetxatuz. Azken hau berritua izan da baita martxan ere, 1.000 kilobatiko argindar-zentral gisa eta bere inguruan energi berriztagarri-museoa zein ingurugiro-parkea badira.
Ur ekarpenak, Araiako ibaiarena zein San Martin edota Eginaor ibaiarena eta bertako hainbeste erreka eta iturburuenak, Urbasako zelaiak edota Altzania mendilerroa, esatebaterako, goikaldeko mendigunean izandako ur sartzen ondorioak dira. Hala eta guztiz ere bi ibai hauen arteko ezberdintasun handiena, emaria ahaztu gabe, ur tenperaturari dagokio. Araiako ura hotza denez amoarrain bizitoki aparta dela arestian esan dugu, Eginaor ibaiko ura, aitzitik, epelagoa denez, emaria txikiagao izategatik ziur aski, bertako karamarroa ugariagoa izaten zen, duela gutxi ibai guztietan sortutako gaixotasunak eragin zuzena izan arte. Gaur egun, izan badira berreskuratzeko zenbait sintoma baikor, denon laguntzaren beharra ezinbestekotzat hartzen dutenekoa,noski.

0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home